EIBARKO LIBURUTEGIA
Urriaren 23an liburutegira joan ginen. Goizean eskolara etorri ginen eta jolas ordua
hasitakoan liburutegirantz abiatu ginen. Han, Asier izeneko liburutegiko
zaintzaileak hango erabilpenaren berri eman zigun. Berak, liburuen ordena eta
sailkapenari buruz hitz egin zigun. Kolorez, alfabetikoki eta idazlearen
abizenaren arabera edo liburuaren izenburua gaitik sailkatzen direla liburuak
azaldu zigun. Liburuak nola sailkatzen diren erakutsi zigun eta baita, ze
zutabeetan dauden sailkatuta liburuak.
Bukaera
aldean, taldetxo bakoitzak ordenagailu bat hartu zuen. Asierrek, liburutegiko
blogean sartu gintuen eta talde bakoitzak berak esandako liburua aurkitu genuen
blogean. Aurkitutakoan liburutegiko apaletan bilatu genituen.
Oso
interesgarria izan zen liburutegirako bisitaldi hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario