2013/11/29

ELEKTRIZITATEA



NOLAKOA IZANGO LITZATEKE BIZIMODUA ELEKTRIZITATERIK GABE?
6. mailakoen IRITZIAK
 
 












Gure ustez hasieran oso zaila izango litzateke argirik gabe bizi izatea, hala ere kontuan izan behar dugu posible dela elektrizitaterik gabe bizitzea, gaur egun  herri batzuetako biztanleak; egunean zehar, soilik ordu gutxi batzuetan izaten dute , adibidez, Pakistanen argia bakarrik 4 edo 6 ordutan dute, berriz, hemen, Eibarren, beti dugu energia.
Elektrizitate barik ezin dugu gauza hauek erabili: semaforoak, telefono mugikorra, labadora, plater garbigailua, ordenagailua, tableta, garajeko atea, igogailua, eskalera mekanikoa... baina gauza hauek gabe bizi ahal dugu.
 ANE eta HUMA



Argi dago, gaur egun, herrialde batzuetan elektrizitatearen falta gutxiago sumatzen dela, hain zuzen herrialde pobreetan.

Baita ere antzinako umeak elektrizitaterik gabe dibertitzen ziren, gaur egungo umeak berriz, elektrizitaterik gabe zoratu egingo ziren. XXI. mendean herrialdeko bizimodua elektrizitatean oinarrituta dago, eta esan daiteke Eibar elektrizitaterik gabe kaos bat izango litzatekeela: argirik gabe, telebistarik gabe, ordenagailurik gabe, berogailurik gabe, dutxa berorik gabe… geldituko ginateke.

ANER eta GORKA



Guretzat elektrizitatea ez balego, ezingo genituzke hainbat gailu erabili: mikrouhin labea, telebista, ordenagailua...  eta honen ondorioz gure bizitza zailagoa izango litzateke.
Baita ere, medikuntzan erabiltzen diren tresna asko  ezingo lirateke martxan ipini, besteak beste: x izpiak… ezingo lirateke makinak erabili elektrizitaterik gabe.
JULEN eta MIKEL




Elektrizitatea oraingo tresnen motorra da elektrizitaterik gabe medikuntza ez litzateke oraingoa bezalakoa izango eta gure bizimodua asko aldatuko litzateke. Adibidez: esnatzerakoan ezingo genuke esnea berotu, baita ere, ezingo genuke telebista ikusi ezta mugikorraz jolastu; ezta internetekin ibili, konexiorik ez litzatekeelako egongo. Eskolara joaterakoan lan gutxiago izango genuke, inprimagailurik ez genuelako izango.
 Eskolatik irteterakoan kalean lehenago ilunduko luke eta berehala etxera joan beharko ginateke kaleko argiak ez zirelako piztuko.
Etxera itzulitakoan hotz handia sentituko genuke berogailurik ez genuelako izango eta manta asko erabili beharko genuke.
Bukatzeko esan dezakegu elektrizitaterik gabeko bizitza orain dela 200 urte bezalakoa izango litzatekeela.
ERLANTZ eta ENEKO



Egun osoan egiten ditugun jarduera gehienak elektrizitatea behar dute. Baina zer gertatuko litzateke elektrizitate gabe geratuko bagina?

Esnatzen zarenetik, elektrizitatez inguratuta zaude: Iratzargailua, induzioko plaka, mikrouhinak.....  Baita ere, eskolan elektrzitatea beharrezkoa da: Ordenagailua, argia, radio-kaseta, berogailua....
Gaur egungo tresnak elektrizitatearekin funtzionatzen dutenez, ezingo genituzke erabili eta gure bizimodua erabat aldatuko litzateke.
Gure ustetan elektrizitate gabe egotea oso aspergarria izango litzateke!
IZARO eta MIREN



Gure ustez, egun  bat elektrizitaterik gabe oso aspergarria izango litzateke, gehien bat euria egiten duenean ezin garelako kalera irten. Honelako egunetan ezingo genuke “Play Station” jolastu edota mugikorra kargatu…
Baita ere, uste dugu, bizitza osoa egongo bagina elektrizitaterik gabe pertsona gutxi batzuk lortuko lukete burua ez galtzea; eguneko ordu asko ilunpean pasatu beharko genukela.
Bestetik, guk elektrizitatea egunero erabiltzen dugu, baina Pakistanen ez dute elektrizitatea egun osoan, bakarrik 4-6 ordutan. Hau dela eta pentsatzen dugu Munduko herrialde batzuetan ez luketela arazorik izango elektrizitaterik izango ez balute.
IGOR, DANEL eta  MAITANE


Gure ustez elektrizitaterik gabe bizi gintezke.Posiblea da, baina janaria, berogailua, argia...etabar ez genuke edukiko.

Oso aspergarria izango litzateke elektrizitaterik  gabe egotea. Baita ere ez ginateke dutxatuko ur beroa rekin, janaria ez genuke beroa jango, entsalada, bokadilloak... jan beharko genituzke. Bestetik ordenagailurik gabe ezingo  genituzke etxerako lanak egin eta   bakarrik mate liburua eta soinketa egingo genituzke. Gainera, gaua izan baino lehen, etxean egon behar ginateke bestela galdu egingo ginateke.
TAIS eta MARTÍN


Gure ustetan, ez dugu imajinatzen gure bizitza elektrizitaterik gabe.
Gauza asko ezingo genuke egin, adibidez: Telebista ikusi, ezta mugikorra kargatu, ezingo genuke interneten informazioa bilatu, mikrouhinik erabili, tresnak erabili, janaria ezingo genuke berotu ezta izoztu eta prestatu ere ez.
Bukatzeko, gure iritziz esan dezakegu elektrizitaterik gabe ezingo genuela ondo bizi                                                                                    
JACINT eta IKER

Nolakoa izango litzateke bizimodua elektrizitaterik gabe? Gure iritzia jakin nahi baduzue,guztiz aspergarria izango litzateke! Baina gure ustez  bizi ahalko ginateke elektrizitaterik gabe.
Elektrizitaterik gabe ezingo genuke ezer egin, besteak beste hauek dira garrantzitsuenak guretzat:
Garbilailurik Gabe, berogailurik Gabe, hozgailurik Gabe, argirik Gabe eta mikrohuinik Gabe.

LUCÍA eta OMNIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario