2013/12/02

GURE AITXITXA AMAMEN BIZIPENAK

Urte honetan, hiruileko honetako gaia “XX.mendeko aurrerapenak” denez, gai honI buruz elkarrizketa bat egiteko eskolara aditu batzuk ekartzea erabaki genuen. Azkenean 3 pertsona zeuden prest guri hitzaldia emateko: Maria Luisa Alberdi(Martinen tia-amama),Manolo Iraolagoitia(Julenen aitxitxa) eta Jose Gisasola ( Andoniren aitxitxa).
Gure asmoa, pertsona hauek txikitan edo gaztetan izandako bizipenak kontatzean zen. Elkarrizketaren eguna, pasaden ostiralean,azaroak 15 izan zen. Bi gelak batera gure eskolako aretoan elkartu ginen adituen hitzaldirako.
Elkarrizketa hau hiru multsotan banatu genezaken: Bizimodua, eskola eta gerra.


Lehenengo orduko eskolei buruz galderak egin genizkion.
Lehen eskolara joaten 5-6 urterekin hasten zinen. Eskolan hasiera batean mutilak eta  neskak bananduta egoten ziren. Eskoletako andereinoei santuak izango balitz bezala tratatu behar zitzaien, errespetu handiarekin, eta bestela zigor gogorrak ipintzen zituzten, adibidez: eskuko hatzamarrak elkarrekin ipini eta erregela batekin eskuan jotzen zizuten. Edo baita  ere Jesus bezela besoak horizontalki ipini eta eskuetan pila bat liburu ipintzen zizkizuten. Manolok zioen, bere eskolako neska bateri andereinok burua komunean sartu eta komuneko bonba bota zuela. Baina etxeko zigorrak eskolakoak baino askoz ere gogorragoak ziren, eskolan zigortu zizutela etxean konturatzen baziren beste zigor bat. Egun batean, Manolo txikia zenean, eskupilotan jolasten zebilen, eta eskolara joateko ordua pasatu zitzaion eta orduan ez zen eskolara joan, bere gurasoak horretaz konturatu zirenean ia Manolori etxetik bota zuten.

Garai haietan, mutil eta nesken jolasak oso desberdinak ziren.
Mutilak kaleetatik eta errepidetik futbolean jolasten ibiltzen ziren, kotxe gutxi pasatzen zirelako.baita ere garai haietan mutilak oso bihurriak ziren eta gaiztokeri asko egiten zituzten, adibidez: tomate pote bat hartu, karburorekin berotu eta poteak lehertu egiten zuten. Baita ere “POLICIAS Y LADRONES” jolasten zuten.
Neskak ordea, beti soka saltoan eta gomarekin ibiltzen ziren.
Lehen Eibarren ez zegoenez pistinarik, Maltzagako putzu batzuetara joaten ziren bainatzera, bertan igerian egiten ikasi zuten. Baita ere amaña auzorako bidean presa txiki antzerako bat zegoen bertan bainatzeko. Lehenengo bainatu baino lehen, digestioa egin behar zuten, beraientzat digestioa egitea kaka egiten saiatzea zen.
Maria Luisa, Martinen tia-amama, Salamancan egon zenean tenisean jolasten irakatsi zioten. Manolo berriz, eskupilotaren zale amorratu bat zen, eta kirol hau asko praktikatzen zuen.


Baita ere XX.mendean Espainan gerra zibila egon zen, hain zuzen ere 1936.urtean. Gerra zibilarengaitik Euskal Herriko herri asko bonbardeatu zituzten, hoien artean Eibar. Maria Luisak esan zigun berak Eibarko bonbardeoa bizi  izan zuela, eta berak bonbardeoaren lehenengo hegazkina ikusi zuenean pistina antzeko batzuetan bainatzen ari zen. E ibarko jendeari hegazkinak beraien herria bonbardeatzera zihoazela abisatzeko sirena jotzen zuten, eta pertsona guztiak azkar-azkar gordelekuetara joaten ziren. Adibidez gaur egun “el corte ingles “ dagoen tokian, lehen gordeleku bat zegoen. Bonbardeaketa batean, zoritxarrez bonba bat gordeleku batera erori zen eta pila bat jende hil zen.
 Oso  miragarria eta bitxia da Eibar guztia bonbardeoaren ostean txikituta gelditu zela, eraikin garrantsitsuena izanezik, SAN ANDRES eliza, gaur egungo monumenturik garrantsitsuena eta zaharrena.
Gerra madarikatu hau Franco generalak sortu zuen, Franco diktadore bat zen. Horregatik Eibartarrok amorru asko diogu Francori.
Francok Eibar bisitatzen zuenean segurtasun neurriak oso handiak ziren, berari hiltzeko arrisku handia zuelako.
Gerrataz babesteko jendea beste herrialde batzuetara joan behar izan zuen, Maria Luisa adibidez Frantziara joan behar izan zuen.
Azkenean gerrak 3 urte iraun zuen eta Franco madarikatuak irabazi zuen.
Franco hil zenean Euskaldun askok lasaitasuna eta poza sentitu zuten.


Azken finean gure ustez  gure aitxita eta amonak oso ausartak izan ziren, eskola eta andereino maltzurretara aurre egin zieten. Baita ere gerra latza bizi izan zuten beraien herria txikituta gelditu zela ikusi zutelako. Espero dugu guk horrelako bizipenik ez igarotzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario