2014/02/17

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

PROIEKTUAREN AURKEZPENA



Otsailaren 6an arratsaldeko 5:00etan, 6.mailakoak, 2. pisuko informatika gelan guk egindako lana gure gurasoei aurkeztu genien. Denak oso urduri geunden, gurasoen aurrean gure lana aurkeztea lan serioa baita. Bukatu zenean pozik gelditu ginen  ondo egin genuelako. Azalpenak hiru hizkuntzetan egin genuen: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, eta sorpresa  izan zen gurasoentzat.
Azkenean bideo bat erakutsi genien eta bideo horretan “ munduaren historioa bi minututan “ azaltzen zen. Bideo ori oso polita zen eta bukatu zenean denak txaloka hasi ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario