2014/02/17

BODY-BOARD

ARITZ LARRINAGA



Aurten San Andres ikastetxean  kirolari profesional bat dagoela konturatu gara: Aritz Larrinaga maisua da. Aritzek, Body-board praktikatzen du eta Mundu mailan txapelketa ospetsuenetan parte hartzen du eta gaur egun gure eskolan irakasle bezala dago.
Gaur, otsailak 14 ostirala, Aritz Larrinagarekin  solasaldi bat izateko aukera izan dugu. Honetarako informatika gelan elkartu gara. Aritzek elkarrizketa honetan berak izandako esperientziak eta bizipen guztia eskaini dizkigu.
Hitzaldia, Body-board-eko maniobra eta trukuei buruzko bideo batekin hasi da. Ondoren hainbat olatu mota esan dizkigu, eta Euskal Herriko bere hondartzarik gustukoena  Mundakako hondartza dela esan digu.
Baita ere bere munduko olaturik gustukoenak Hawaii-ko olatuak eta Reunión irletako (Indiar ozeanoa) olatuak direla.  Aritzek Hego Afrika inguruan Body-board praktikatzen egon denean beldur handia izan du, zeren eta itsaso haiek marrazo zuriz beteta daude. Baita ere, Aritzek, Body-boardeko txapelketen ezaugarri guztiak azaldu dizkigu.


OSO GUSTURA EGON GARA ZURE BIZIPENAK ETA LORPENAK ENTZUTEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario